BIKANDI abizena

Jatorria (baserrietxea)

BIKANDI abizenak, bere grafia ezberdinetan, Urrestillako (Azpeitia) Aratz Erreka auzoko BIKENDI baserrian du oinarri.

·         http://b5m.gipuzkoa.eus/b5map/r1/eu/mapa/lekutu/D_A12617/geruza/mapa

Aizarna herrian, bada beste BIKENDI izeneko baserri bat, baina hau Urrestillakoen ondorengoek sortua delakoan nago.

·         http://aizarna.com/argazkiak/baserriak/BIKENDI%20BASERRIA/view?display=small

Bitxikeri giza, bertara (Urrestillakora) eginiko bisitaldi batean, bertan bizi direnekin hizketan (jada ez dira Bikenditarrak), ondorengo istorioa kontatu ziguten:

…”Guk entzuna dugunaren arabera, baserriaren izena, bertako baserri etxe biren arteko eztabaida batean du oinarri” …

… “han gorago dagoen baserrikoak eta bertakoak, elkar harrika hasi ziren”…

…“hemengoak, bi ziren eta beste baserrikoa bakarra”…

…”Hori dela eta, herrikoek gertatutakoa kontatzerakoan, zera esaten zuten:  BIK HANDIK”…

…”entzulegoaren erantzuna beti berdina: HOLAN NO”… (Horrela ez)

Ez dakigu nork irabazi zuen eztabaida, baina gureak bi zirela eta, BIKANDItarrek OLANOtarrak menperatu zituztela sinestea gustuko dut JJJ

 

Grafia ezberdinak

Dokumentuetan zehar, BICANDI-VICANDI-BIQUENDI-VIQUENDI grafiekin aurki ditzakegu abizen honekiko erreferentziak.

Baliteke MIQUENDI eta antzekoak ere jatorri bera izatea.

 

Hedapena

BIKANDI, gehien bat,  Bizkaian ematen da. Gipuzkoan BIKENDI delarik ohikoago (ia desagertuz).

Jatorria: http://www.ine.es/apellidos/formGeneralresult.do?vista=1

 

BIKANDI-BICANDI-VICANDI

BIKENDI-VIQUENDI-BIQUENDI

Herrialdea

1. abizena

2. abizena

1. abizena

2. abizena

Araba

25

12

6

6

Coruńa, A

 

 

12

20

Bizkaia

419

413

 

 

Burgos

5

 

 

 

Gipuzkoa

70

60

35

40

*2015/01/01eko erroldako datuen laburpena

 

Zuhaitz genealogikoa

Denbora  dudan heinean, BIKANDI-BIKENDItarren zuhaitz genealogikoa osatzea dut helburu. Horretarako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elizaren histori arkibuak izango ditut iturri.

·         BIZKAIA: http://internet.aheb-beha.org/paginas/indexacion/n_indexacion.php

·         GIPUZKOA: http://www.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/bautismo.html

Ondorengo Estekan ikus ditzakezue lehen datuak…

Joseph BIKENDI ZULOAGAren ondorengoak

 

Mikel Bikandi

2017ko Apirila

info@bikandi.info